2026ko MARTXOAK 7, kronika

Lehenengoaren porrota 31-34 Ereintzaren aurka.

Partida oso parekatua izan zen, eta beste behin ere, aurkaria egokiago ibili zen ate aurrean, saririk gabe gera gintezen. Hori dela eta, hurrengo partidetan puntuak lortzera behartuta gaude mailari eutsi ahal izateko, sailkapena estutu egin baita berriro.

Uharte aurrera!!!

Partida oso parekatua, non erasoak defentsak baino askoz gehiago izan ziren. Markagailuak ez du islatzen zelaian ikusi zen berdintasuna. Markagailuari buelta eman ahal izatearen sentsazioa izan zen, baina aldea une garrantzitsuetan markatu zen jaurtiketa aukeratzerakoan eta baloi galerekin, azken hauek justifikaezinak. Taldearen exijentzia eta jarrerarekin asko hobetu da denboraldiaren bigarren zati honetan. Puntu gehiago lortzeko orduan erregulartasunari eusteko lanean jarraitzen dugu.

Bigarren mailako gure mutilen partidaren hasiera oso kaskarra, paseko akats asko eta ate aurrean eraginkortasun gutxi. Ondorioz, Burlada 6 goleraino urrundu zen partidaren lehen zatian.

Txip aldaketa batek pixkanaka partida iraultzea eragin zuen, atsedenaldian gol bat behera eta baita bi gol gora ere bigarren zatiaren hasieran jarriz.

Partida iraultzeko egindako gehiegizko esfortzuak min egin zien jokalariei, Burladak hori aprobetxatu eta partida eraman zuen.

Similar Posts