2025ko OTSAILAREN 8 kronika

Partida handia jokatu zuten gure mutilek Anaitasunaren aurka, baina saririk gabe. Taldeak partida bikaina jokatu zuen, baina Anaitasunak talde ona dela eta multzoko liderrak direla erakutsi zuen. Erasoan asko kostatu zitzaigun gola egitea, bere defentsa gainditzeko gai izan ginenean bere atezainarekin topo egin genuen, honek 20 geldiketa egin zituelarik; gure taldearen defentsari dagokionez, egindako lana baloratzea, Anaitasuna gol asko egiten dituen taldea baita, eta oraingo honetan 26 bakarrik izan ziren. Batez ere, talde osoaren jarrera nabarmendu behar da, ez zituzten besoak jeitsi eta azkeneraino borrokan aritu ziren, nahiz eta partida ia osoa markagailuan azpitik joan. Azkenean partidua liderrak eraman zuen.

Lehen zati oso txarra erasoan (12-6) atsedenaldian; taldeari asko kostatu zitzaion gola sartzea, aukerak sortu bai, baina ez zituen gauzatu. Defentsan, ordea, maila bikaina eman genuen, akatsak akats. Bigarren zatia guztiz desberdina izan zen, taldeak lerroak doitu zituen eta defentsa-sistema aldatu zuen, eta horrek baloi-galerak eragin zizkion beste taldeari. 10 minuturen faltan hiru golera jarri ginen, baina Calasanciok gure akatsak probesten eta partida irabazten jakin zuen, eta horrek esan nahi du taldea ez dela hurrengo faserako sailkatuko goiko multzoan.

Denboraldiaren lehen zati hau laburbilduz, eboluzionatzen ari den talde berri bat gara (gure aurkariek baloratzen dutena) erakusten ari garen mailagatik, goiko taldera sartzeko atarian geratu baikara. Taldeak oso ondo borrokatu du, intentsitate mailan, joko kalitatean… aldatu eta hazi egin da harrobia une oro ahaztu gabe. Hemendik aurrera beheko taldean goiko taldean egotea merezi genuela erakutsi behar dugu, hau da, talde honetako txapeldun izatea. Animo neskak

Lehen faseko azken partida Bardearen aurka, etxean beti indartsu dagoen taldea, zelai zaila izanik. Taldeak Tuterara bidaiatu zuen etxeko lanak eginda, goiko talderako sailkatuta, eta plantilla justuarekin, hainbat arrazoirengatik. Lehen zatia nahiko parekatua izan zen, baina haiek pixkanaka aldea zabaltzen joan ziren, eta zenbait goleko abantailarekin amaitu zuten norgehiagoka. Taldeak ez zuen asmatu ateari begira, defentsaren erdiko aldetik erasoetan tematuta, eta ez zen konturatu erasoa muturretatik egin behar zela. Defentsan kostatu zitzaigun Bardeak planteatzen duen 2-2ari aurre egitea. Taldeak akats asko izan zituen 6 metroko lerroan. Hori guztia zela eta, Bardeak eraman zuen partidua. Datorren astean hasiko da bigarren fasea eta hasierako helburua fase hori lortzea zen. Orain helburu berriak jarri behar dira.

Gure taldeak partidako lehen hamabost minutu eta azken hamabost minutu oso onak egin zituen, baina partidaren erdialdean taldeak maila jeitsi zuen. Esan bezala, azken hamabost minutuei gogor ekin zien taldeak, eta 6-8ko partziala lortu zuen partidako tarte horretan. Horrek zapore ona utzi zuen, nahiz eta emaitza gure aurkariaren aldekoa izan, talde horretan atezainik ez egotea ahaztu gabe. Taldeak aurre egin zion eta baloiak lapurtu zituen paseetan, pasiboak eragin zituen, hau da… jarrera ona aurkari handi baten aurrean. Taldeak ere hainbat baja zituen, eta horri esker gure jokalari ArgiƱek debuta egin zuen.

Loiolaren aurkako partida Jesuiten kiroldegian.

Hasieratik ikusi zen etxeko taldearen nagusitasuna, 3. minutuan 3-0eko abantailatik, aldea handituz joan baitzen atsedenaldian 20-9ko markagailura iritsi arte.

Bigarren zatiak joera bera izan zuen, gure taldearen aulkirik ezak areagotuta. Uhartek amaierara arte borrokatu zuen, baina emaitza 39-19koa izan zen.

Similar Posts