2024ko ABENDUAREN 7 kronika

Lehen Mailako gure mutilen garaipen garrantzitsua sailkapenean gure aurretik dagoen talde baten aurka. Defentsa handian oinarritutako garaipenak, Barakaldo erasoan deseroso sentitzea ekarri zuen, eta horrek Uhartek partida irabaztera eraman. Partidaren hasieran defentsan akats batzuk izan ziren, eta ondorioz, lehen minutuetan markagailu nahiko parekatua izan zen, baina behin Uhartek defentsa doitu eta Barakaldok ateari jaurtitzeko arazoak izaten hasi zela, gure taldearen aldeko gol aldea ireki egin zen. Aipatzekoa da lehen zati osoan taldeak 10 gol besterik ez zituela jaso, nahiz eta gure atezainek gutxi asmatu (geldiketa bakarra). Azpimarratzekoa da, halaber, Barakaldoko atezainaren jardun ona, 6 metroko lerrotik hainbat jaurtiketa gelditu baitzituen, eta horrek bere taldea partida barruan une oro mantentzea ekarri zuen (golen errenta handiena 6 golekoa izan zen). Azken minutuetan, Barakaldok presioa egin zuen eta erasoan egindako akats batzuekin batera, 2 golera jartzea lortu zuten baina azken minutuan gol batek lasaitasuna eman zigun 3 goletik irabaziz. Garaipen garrantzitsua. Espero dezagun puntu-bolada honekin jarraitzea eta pixkanaka sailkapenean gora egitea lehen itzulia posizio onean amaitzeko (3 jardunaldi falta dira amaitzeko).

Similar Posts