2026ko OTSAILAK 28, kronika

Mutilen Lehen Nazionalaren porrota 32-29 Loiolaren aurka.

Bi puntu garrantzitsu joan zaizkigu hainbat baja genituen partida batean eta nahiz eta borrokatu eta taldeak dena pistan utzi, ez zen nahikoa izan indartsuago ibili zen Loiolari irabazteko.

Lanean jarraitzea tokatzen da eta porrot honen ondoren, oso garrantzitsua izango da Ereintzaren aurkako hurrengo partiduan bi puntuak gure zaleekin batera ateratzea eta bide batez puntu hauek Galan-Arana familiari eskaintzea Zuen klubetik, Mikel, Unai, Ane, GalƔn- Arana familia, besarkada bero bat bidaltzen dizuegu une latz hauetan, animo, badakizue non daukazuen zuen etxea. GOIAN BEGO ALICIA.

Mutilen Bigarren Maila Nazionalaren porrota 28-32.

Partida ondo hasi zen gure taldearentzat, partidaren hasieran abantaila txikiak lortuz. Baina pixkanaka partida maldan gora jarri zen, hainbat jaurtiketa argi huts egin ziren eta aurkariek golak erraz egin zituztenez, Txantrea markagailuan urrundu zen. Gureek ez zioten borroka egiteari utzi eta ondorioz, azken emaitza 4 golera murriztu zen bisitarien alde.

Hurrengoaren bila! Uharte Aurrera!!!

Similar Posts