24-25 denboraldian Uharte Eskubaloi Taldeak ongi etorria eman ahal izan dio nesken Senior Taldeari. Ahalegin eta plangintza urte asko izan dira kirol proiektu berri bat sortzeko ez ezik, funtsezko urrats bat emateko gure harrobiko jokalariek epe luzera
jolasten jarraitu ahal izateko eta talde bat izango dutela bermatzeko. Elkarrizketa honetan kapitainek (Izane Aldareguia y Silvia Artigas) kirol erronka berri honi nola aurre egiten ari diren eta haien leihaketa sentsazioak kontatzen dizkigute.

IZANE ALDAREGUIA

SILVIA ARTIGAS
1-. Taldeko jokalari gehienak Uharteko beheko kategorietan hazi zareten jokalariak zarete. Zer suposatzen du zuentzat kategoria honetan aitzindari izateak?
IZANE: Egia esan, klubeko emakumezkoen maila gorenean jokatzea harro egoteko modukoa da. Askok ikusi gaituzte jokalari eta pertsona gisa hazten, proiektu handi honekin hasteko konfiantza eman izanak asko pozten gaitu eta beheragoko nesken kategoria guztiei bidea irekitzeko gogoz gaude
SILVIA: Harro egoteko modukoa da talde honetako kide izatea, eta are gehiago gutako asko elkarrekin hazi garelako Klubeko beheko mailetan. Uharte goreneko kategorian ordezkatzea ilusio handiz hartzen dugu, badakigulako etorkizuneko belaunaldientzako bidea ere badela. Era berean, Klubari gure prestakuntzan zehar eman digun guztia itzultzea dela sentitzen dugu, eta hori konpromezu handiarekin eta hazten jarraitzeko gogoz bizitzen ari gara.
2-. Ilusioz beteriko erronka honen buruan Adrian Garcia dago, Tuterako entrenatzailea,
eskubaloiari dagokionez ibilbide zabala eta ezagutza sakona dueña. Laguntzaile
bezala Asier Lumbreras, hau da, Uharteko nesken Senior talde hau errealitate
bihurtzea lortzen lagundu duen pertsona. Zer konta diezagukezue taldeari egiten
dioten ekarpenari buruz?
IZANE: Adrian eta Asier taldeko buruak dira, aurrera eraman nahi izan duten erronka handia gara eta haiek gabe ez genukeen hainbeste ikasiko hain denbora laburrean. Adrianek taktika guztia erakusten digu, baita kirol honi eskaini behar zaion dedikazio guztia ere. Bestalde, Asierrek grina eta gogoak kutsatzen dizkigu, entrenamendu eta partida bakoitzan beti apur bat gehiago ematearen garrantzia azpimarratzen du. Hori da orain arte klubean daramatzadan urteetan entrenatzaile gisa transmititu izan didana.
SILVIA: Adrian eta Asier funtsezkoak dira proiektu honetan. Adrianek bere esperientzia eta ikuspegi taktiko guztia ematen digu, baita dedikazio handia egiten duen guztian ere. Bestalde, Asier funtsezko figura da, izan ere, talde hau existitzeko motorretako bat izan baitzen, jokalariei beren ezagutzak eta esperientzia erakutsiz ere.
3-. Adrián Garcíak esan digunez, denboraldi honetako ikuspegia hasieran taldea
kategorian finkatzea zen, joko-sistema sendoa, ezagutzeko modukoa eta lehiakorra
ezarriz eta talde batu bat sortuz, edozein erronka gainditzeko gai izango zena.
Emaitzak alde batera utzita, zuen ustez, hasierako helburu horiek lortu dira?
IZANE: Noski, talde egonkorra gara, zentzu honetan asko hazi gara eta denboraldi hasieran uste genuena baino gehiago emateko gai gara. Hain elkartutako taldea izateak lagundu egiten du eta partida bakoitzean zelaian bakarrik ez sentitzea ekartzen du, plazer bat da zelaian dena ematea nire lagunekin batera.
SILVIA: Bai, uste dugu asko aurreratzen ari garela norabide horretan. Nahiz eta oraindik bide luzea dugun egiteko, taldea gero eta sendoago dago, eta nabaritzen da zerbait garrantzitsua eraikitzen ari garela. Entrenamendu eta partida bakoitzak elkar ezagutzen laguntzen digu eta batasun sentsazioa lehenengo egunetik landu dugun zerbait da.
4-. Kategoria oso zorrotza da eta ez zaizue erraz jartzen ari; hala ere,
taldea partida bakoitzan lanean ari da, eta oraindik ere aukerak daude
goiko taldean sartzeko. Nola sentitzen ari zarete orain denboraldi erdiari aurre egiten
ari garela?
IZANE: Oso bideratuta gaude dena ematera aurretik dugun partida bakoitzean. Azken topaketetan erakutsi dugu esfortzuarekin eta jarrera handiarekin uste duguna baino askoz ere gehiago lor dezakegula. Konfiantza izaten eta ahalegintzen jarraitu behar dugu.
SILVIA: Badakigu partida bakoitza ikasteko eta hobetzeko aukera bat dela, eta nahiz eta emaitzek batzuetan ez duten islatzen, egiten dugun lanaz harro gaude. Denboraldiaren erdialdera goian sartzeko aukerekin iristeak potentziala dugula adierazten du, eta, orain arte bezala lan eginez jarraitzen badugu, lehenago edo beranduago gure jomugak lortuko ditugu.
5-. Amaitzeko, harrobia funtsezkoa da, eta harrobiaren oinarri nagusietako bat
Uharte Eskubaloi Klubak sostengatzen du, izan ere, senior taldearen kasuan
nesken jokalarien oinarria da. Zer esan diezaiekegu orain hasten diren eta klubean
gorenera iristea amesten duten neskei?
IZANE: Esango nieke harro egotea dauden lekuaz, joan daitezela entrenamenduetara ikasteko eta aurrera egiteko gogoz, ondo pasa dezatela eta eskubaloiaz goza dezatela. Baina, batez ere, taldean lehiatzeak esan nahi duenaz gozatzea, zure partiduko minutu bakoitzean lagun bat ondoan izango duzula jakitea eta , irabazi edo galdu, taldearen babesa izango duzula. Entrenatzaile gisa oso harro sentitzen naiz nire jokalari guztiek aurrera nola egiten duten ikusita eta nahi duten lekura iritsiko direlakoan nago, gure beheko kategorietan potentzial handia dago eta haientzako erreferentea izateaz harro nago.
SILVIA: Hasten ari diren neskei eskubaloiaz gozatzeko esango nieke, eta alderdi bakoitzetik ikas dezatela. Nahiz eta beti erraza ez izan, maite duzuna egiten duzunean, ahaleginak merezi du. Gu hemen gaude egun batean Klubean gorenera iristea amestu genuelako, eta posible da, guztiei helarazi nahi diegun zerbait da. Klubaren etorkizuna haien eskutan dago eta gu hemen egongo gara haiek babesteko.