MUTILEN LEHEN NAZIONALA / Uharte 23- barakaldo 26
Lehen Nazionalak 23-26 galdu zuen. Laugarren sailkatuak bisitatu gintuen eta gure mutilek partida bikaina jokatu zuten, non 5 gol aurretik izan ziren bigarren zatiaren hasieran. Baina 40. minututik aurrera, aurkariaren defentsa bikainarekin eta batez ere atezain bikain batekin egin zuten topo, eta horrek asko kostatu zuen erasoan asmatzea eta Barakaldok markagailuari buelta eman zion gureak esku hutsik utziz. Hurrengo partida Tolosan. Uharte aurrera!!!

NESKEN LEHEN NAZIONALA/ TXANTREA 27 – UHARTE 24
Oso partida parekatua. Lehen zatian kosta egiten zaigu partiduan sartzea eta jaurtiketen akatsen ondorioz Txantreak 7 goleko aldearekin alde egiten du atsedenaldira. Bigarren zatian defentsan intentsitate handiagoa edukitzeak eta ate aurrean gehiago asmatzeak bi goleko aldea hurbiltzea eragiten du, baina partidaren azken zatian egindako akatsek markagailuari buelta ematea eragozten digute.


MUTILEN BIGARREN NAZIONALA / UHARTE 18 – LIZARRERIA 19
Bi aurpegitako partida Bigarren Nazionalekoa Lizarreriaren aurka. Lehen zatia ahazteko modukoa, defentsako akatsez betea, erasoan dinamismo falta erabatekoa eta ate aurrean akats asko. Hori dela eta, aurkariak 6 gol aurretik joan zen atsedenaldian. Bigarren zatian erabateko jarrera aldaketa egon zen taldean eta pixkanaka markagailuan hurbiltzen joan ginen azken segundoetara berdintzeko aukerarekin iritsi arte. Azken erasoa izanda ez genuen golik sartzea lortu eta markagailuan -1 geratu ginen. Maila onean jokatzetik etorrita, ezin ditugu gorabehera horiek izan, jarrera falta besterik ez baita. Alderdi hori zuzendu beharra dago, azken partidetan bezala eskubaloian jokatzen jarraitu eta aurrera jarraitzeko.






JUBENIL MUTILAK / CANTOLAGUA 27 – UHARTE 31



JUBENIL NESKAK / UHARTE 23 – BARDENAS 21




KADETE MUTILAK B / UHARTE 36 – LAGUNAK 24
KADETE MUTILAK C / BETI ONAK 27- UHARTE 29



KADETE NESKAK / UHARTE 26- BETI ONAK 15






INFANTIL MUTILAK / UHARTE 31- ERREKA 31
INFANTIL NESKAK A / VALLE EGĆES A 16 – UHARTE 24



INFANTIL NESKAK B / UHARTE 22 – VALLE EGĆES 12



ALEBIN MUTILAK/ UHARTE 0 – LOYOLA 4



ALEBIN NESKAK/ RIVER EGA 0 – UHARTE 3



AURREALEBIN MUTILAK A/ BETI ONAK 2 – UHARTE 2



AURREALEBIN NESKAK A/ UHARTE 10 -ANAITASUNA 6
AURREALEBIN NESKAK B/ UHARTE 2- OBERENA 2



AURREALEBIN MISTOA A/ LOYOLA – UHARTE


