2026ko urtarrilak 24, kronika

Lehen Nazionalak 23-26 galdu zuen. Laugarren sailkatuak bisitatu gintuen eta gure mutilek partida bikaina jokatu zuten, non 5 gol aurretik izan ziren bigarren zatiaren hasieran. Baina 40. minututik aurrera, aurkariaren defentsa bikainarekin eta batez ere atezain bikain batekin egin zuten topo, eta horrek asko kostatu zuen erasoan asmatzea eta Barakaldok markagailuari buelta eman zion gureak esku hutsik utziz. Hurrengo partida Tolosan. Uharte aurrera!!!

Oso partida parekatua. Lehen zatian kosta egiten zaigu partiduan sartzea eta jaurtiketen akatsen ondorioz Txantreak 7 goleko aldearekin alde egiten du atsedenaldira. Bigarren zatian defentsan intentsitate handiagoa edukitzeak eta ate aurrean gehiago asmatzeak bi goleko aldea hurbiltzea eragiten du, baina partidaren azken zatian egindako akatsek markagailuari buelta ematea eragozten digute.

Bi aurpegitako partida Bigarren Nazionalekoa Lizarreriaren aurka. Lehen zatia ahazteko modukoa, defentsako akatsez betea, erasoan dinamismo falta erabatekoa eta ate aurrean akats asko. Hori dela eta, aurkariak 6 gol aurretik joan zen atsedenaldian. Bigarren zatian erabateko jarrera aldaketa egon zen taldean eta pixkanaka markagailuan hurbiltzen joan ginen azken segundoetara berdintzeko aukerarekin iritsi arte. Azken erasoa izanda ez genuen golik sartzea lortu eta markagailuan -1 geratu ginen. Maila onean jokatzetik etorrita, ezin ditugu gorabehera horiek izan, jarrera falta besterik ez baita. Alderdi hori zuzendu beharra dago, azken partidetan bezala eskubaloian jokatzen jarraitu eta aurrera jarraitzeko.

Similar Posts