Gure mutilen partidu ikaragarria, zilarrezko dibisiora igotzeko eraikitako talde baten aurka.

Partida horrek ez zuen zerikusirik izan aurreko astean Atarrabian bizitakoarekin; taldea lehen minututik atera zen jarrera borrokalariarekin, printzipioz gu baino gehiago zen talde baten aurrean; partidari jarritako gogoak eta intentsitateak bi taldeen arteko aldea murriztea ekarri zuen. Partida oso parekatua, beste aste batez taldeak partida osoan zehar egindako defentsa bikaina azpimarratuz, Zaragoza eroso ez sentiaraziz, akatsak eta jaurtiketa ez oso erosoak eraginez, gure atezain Lorenek geldiketa handiak egitea suposatu zuena; azpimarratzeko taldearen erasoko lana, partida irabaztea suposatu zuena. Partidak tentsio eta berdintasun handia izan zuen une oro, baina amaieran 27-25 irabazi genuen. Partida izugarria, datozenei intentsitate berez aurre egiteko indarrak emango dizkiguna. Hau da taldeak eman behar duen joko lerroa, zalantzarik gabe. Animo mutilak

BM Bardearen aurka jokatutako partida nahiko garrantzitsua. Aurreko momentuetatik pistan sartu zenetik taldeak bazekien jokoan zeuden 2 puntuek zeukaten garrantzia goiko multzoan aukera izateko eta horrela erakutsi zen lehen 15 minutuetan. Aurkaria apur bat deszentratuta atera zela aprobetxatuz aldeko errenta hartu zuten markagailuan. Aurkariaren hutsarte baten ondoren, bere defentsako intentsitatea suspertu eta areagotu egiten da eta gure taldea defentsan akatsak izaten hasi zen, lehen zatiaren amaierara gol bakarreko abantailarekin iritsiz Uharteren alde. Bigarren zatian, taldeak zuzendu egin zituen defentsako akatsak (partida eramateko gakoa) eta zenbait alderdi erasoan. Jarrera ona eta kontzentrazio handia eta aurkako taldeak estrategia desberdinak planteatu arren, Uhartek abantaila handitzen jarraitu zuen partida irabazi arte. Garaipen handia eta 2 puntu oso baliotsuak sailkapenean laugarren geratzea suposatzen dutenak.

Loiolaren aurkako partida. Lehen zatia parekatua izan da. Bi taldeek hainbat galera izan dituzte atsedenaldianĀ  14-11ko markagailuarekin etxekoen alde bukatuz. Bigarren zatian gure neskak antzeko ibili dira. Atezain baten falta nabaritu da berriro, eta etxeko taldeak markagailuan alde egitea lortu du, 28-21 izan delarik azken emaitza

Ziragarria Uharten ikusitako partidua.

Lehenengo parte berdintsu baten ondorioz, non bi taldeek defentsa onak egin dituzten, 15na ailegatu da atsedenaldira.

Bigarren partearen hasieran Bardeak bere grina erakutsi du 1-6 partziala lortzen lehenengo 5 minutuetan, 5 goletako ezberdintasuna lortzen. Baina Uhartekoak ez dira beldurtu eta partiduan sartu dira, 26garren minutuan 27na lortzen. Azken minutuak gogorrak izan dira, kontuan hartuta emaitza oso estua zela. Baina azkenean Bardeak 30-33ko emaitza lortu du.

Partidu ederra, mutilak! Aurrera!

Similar Posts