2026-11-08 KRONIKA

Partida bikaina jokatu zuten gure mutilek Hondarribian. Hasieran zehaztasunik gabe ibili ziren erasoan, baina pixkanaka joko bikaina aurkitu zuten erasoan, garaipen handia lortzeko.

Talde osoaren lana azpimarratu behar da, guztien lan bikainari esker lortutako garaipena izan baitzen. Eta nola ez, eskerrak eman nahi dizkiegu taldea Hondarribira animatzera hurbildu zirenzale guztiei, mila esker!!

Datorren asteburuan etxean hartuko dugu Pulpo, joko onari jarraipena eman eta batzen jarraitzeko asmoz!!

Uharte aurrera!! 💪💪🔵🔵

Ligako bosgarren jardunaldia eta oraingoan Ardoi izango dugu aurkari, aurreko denboraldietan Liga titulua lortzeko lehian egon den taldea.

Partida etxeko taldea indartsu eta pistan finkatuta zegoela hasi zen baina pixkanaka galeren ondoren eta aurkariaren atezainaren geldiketak izan zirela eta, 12-14 iritsi ziren atsedenaldira.

Bigarren zatia gorabeheratsua izan zen, atezainak gelditzen jarraitu zuen eta 50. minututik aurrera taldea desegin egin zen eta azken emaitza 24-32koa izan zen.

50 minututan zehar seniorrek aurpegia eman zuten eta aukerak izan zituzten, baina baloi galerek, azken kontzentrazioak eta partida eraman nahi izateak eragindako gose faltak kalte egin zien, nahiz eta emaitzak ez duen erakusten egindako lana ona izan zela gasolina bukatu zitzaigun arte.

Similar Posts