2025eko ABENDUAK 13, kronika

Beti Onaken aurkako derbian 24-28 galdu genuen. Partidu horretan ez ginen behar besteko intentsitatearekin egon garaipena lortzeko. Erasoan zehaztasun falta batzuk izan genituen, eta defentsan, asko kostatu zitzaigun aurkaria geldiaraztea. Berriz jaiki eta hurrengo larunbatean Eibartik garaipenarekin itzultzen saiatu beharra dago!! Uharte Aurrera!!!

Oso partida serioa eta maila handikoa gure aldetik. Lehen zatian aurkariari arazoak sortzen jakin genuen 2 edo 3 gol positiboko errentak lortuz. Hala ere, saihets zitekeen akatsen bat zela eta, atsedenaldira 2 gol behera iritsi ginen. Bigarren zatian taldea indartsu atera zen eta markagailua berdindu zuen. Horrela jarraitu zuen azken minutuetara arte, baina luze samarrak egin zitzaizkigun eta aurkariari garaipena lortzen lagundu zion.

Similar Posts