gizonezkoen lehen nazionala / ANAITASUNA 24 – UHARTE 20
Joan den astean Tolosaren aurka jokatutako partida handiaren ondoren, taldeak oso ahul hasi zuen oraingo hau, batez ere erasoan, galera eta prezipitazio ugarirekin. Anaitasunak kontraeraso egokiak baliatu zituen markagailuan urruntzeko. Atsedenaldian 15-8 zen emaitza. Bigarren zatian taldeak beste aurpegi bat aurkeztu zuen, eta borrokarako grina partidaren amaierara arte. Hala ere ez zen nahikoa izan (6 minuturen faltan 2 golera jarri ziren), baina akats pare batek partidaren bila joateko aukera kendu zion taldeari.
Alderdi asko zuzentzeko hurrengo partidarako eta akatsetatik ikasteko aukera, hobetzeko asmoz. Neurketaren alde positibo gisa, taldearen erreakzio positiboa bigarren zatian, ez baitzuen aurpegia galdu eta dena eman baitzuen mailako talde onenetako baten aurka. Hurrengoaren bila. UHARTE AURRERA.
emakumezkoen lehen nazionala / BETI ONAK 24 – UHARTE 25
Partida garrantzitsua txapelketaren barruan gure nortasuna markatzeko.
Lehen zatian kostatu egin zitzaigun partidan sartzea, baina moldaketa batzuen ondoren taldea aurretik jarri zen. Erasoan egindako jaurtiketen akats sorta batek eta defentsan izandako deserosotasun minutu batzuek lehen zati hau 15-12 bukatzea ekarri zuten.
Bigarren zatian, taldea idei askoz ere argiagoekin atera zen, defentsa serioagoa, gogorragoa, zuzenagoa eta intentsitate handiagokoa eginez eta 9-13ko partziala eginez. Erasoan lehen zatian bezala mantendu ginen. Azken emaitza 24-25 izan zen. Kasileroan 2 puntu gehiago eta burua dagoeneko Errekan; astean zehar landuko den bisita zaila. Animo neskak!
gizonezkoen bigarren nazionala / UHARTE 32 – ERREKA 40
Aurkaria Erreka izan zen, lauko finalean egoteko hautagaia, hasiera batean gurea baino talde hobea.
Lehen zatian taldeak eskubaloi ona eskaini zuen, intentsitate eta azkartasunagatik; hala ere, beti atzetik joan ginen markagailuan baina aurkaria ez zen aireratu (1-3 gol). Bigarren zatia zelaiaren gaineko berdintasun nabarmenarekin hasi zen; bigarren zati honen erdialdetik aurrera, haien jokalari askoren kalitatea eta banakotasuna agertu ziren eta ezin izan zituzten geldiarazi. Taldeak ez zuen inoiz aurpegia galdu, eta hori baloratzeko modukoa da. Azken emaitza 32 – 40 izan zen.
Taldeak lan ona egin zuen eta sentsazio oso onak eta eskubaloi ona transmititu zituen, zaleek partida amaitzean baloratu zutelarik.
JUbENIL neskak / UHARTE 25 – MALKAITZ 33
Jubenilen partida ona Malkaitzen aurka, denboraldi amaieran lauko finala jokatzeko aukerak dituen beste talde bat.
Lehen zatia 3 gol behera hasi zen, eta alde horri buelta eman ahal izan zitzaion atsedenaldian gol 1 azpitik geratu arte. Bigarren zatian, Malkaitzek titular atezainaren falta aprobetxatu zuen 10 goleko markagailura joateko, baina taldeak ez zuen amore eman eta azken minutuetan defentsa sutsua egin zen. Ondorioz, gol gutxi sartu ziren partidaren azken zatian eta kontrako taldea bere erasoak pasiboaren mehatxuarekin jokatzera eraman zuen. Aho zapore ona, batez ere defentsako lanagatik.
JUbENIL MUTILAK / UHARTE 10 – ANAITASUNA B 37
Partida Anaitasuna B-ren kontra Ugarrandia polikiroldegian.
Arerioak defentsa sendoa sortu zuen hasieratik, Uharteko jokalarientzat zaila gainditzeko izanda. Horretaz gain, kontraeraso azkarrei esker aldea zabaldu zuen markagailuan aurkariak.
Hala ere, bertakoak borrokatu ziren partida osoan zehar eta amaiera arte.
Animo guztientzat eta segi lanean hurrengo asteetan!!