2025eko URRIAREN 11 kronika

Lehenengoaren 29-25eko porrota. Hasiera ona izan dute gure mutilek 6-11 alde lehen 15 minutuetan, baina hortik aurrera, partida erabat aldatu da eta Egiako pista zailatik esku hutsik itzuli gara. Lanean jarraitu beharra dago… Uharte aurrera!

Partida gorabeheratsua izan zen, aurkariaren akatsetatik abantaila ateratzen jakin genuen eta markagailuari eustea lortu genuen. Lan handia dago egiteko baina garaipen honek inflexio puntu bat suposatzen du taldearen dinamikan, konfiantza ematen du eta helburuak indartzen ditu hurrengo partiduei begira.

Guretzat ligako lehen partida da eta Zizurrera joatea tokatzen zaigu. Gorabehera askoko kopa baten ondoren, 2 puntuak atera behar ditugu liga ondo hasi nahi badugu eta aurtengo helburua lortu nahi badugu (goiko multzoan lehenengo 8en artean egotea). Hasieratik markagailuan ihes egitea lortu genuen, baina partida hautsi gabe. Bigarren zatira arte ez genuen gogor defendatu eta partida apurtu genuen 10 goleko aldea lortzera iritsi arte. 19-28 azken emaitza. Lehen urratsa emana.

Similar Posts