2025eko URRIAREN 18 kronika

29-44ko porrota Romoren aurka etxean. Partida zaila igoera fasea jokatu nahi duen eta partida osoan zehar gu baino askoz ere gehiago izan den talde handi baten aurka. Lanean jarraitzera eta hurrengoaren bila! Uharte aurrera!!

Partidak bi aurpegi izan zituen. Lehen zatian taldeak sentsazio onak izan zituen eta partida borrokatzeko jarrera izan zuen, erasoan eta defentsan ekintza onak sortuz. Bigarren zatian ez zen jarrerarik izan, eta aurkariek, egindako akats guztiak probestu zituzten. Jarrera akats horiek zuzendu behar ditugu partidak borrokatu nahi baditugu.

Ligako bigarren partida gure mailako beste aurkari baten kontra. Lehenengo zatia gure mutilek kontrolatzen dute, izan dezaketen maila eskaini gabe ere. Partidako tarte batzuetan hiru eta lau goleko errentekin joaten gara. Bigarren zatia oso txarra izan da, defentsako desoreken, prezipitazioen eta baloi galeren ondorioz. Gainera, haien atezainak bikain asmatu du eta ondorioz, markagailuari buelta eman diote, gutxienekoagatik irabazi digute eta bi puntuak eskuratu dituzte.

Similar Posts