2026ko URRIAK 17, KRONIKA

Mutilen lehen nazionala nagusitu zen 35-29 Errekaren aurka.

Lehen zatian, gure mutilak gehiago izan ziren erasoan zein defentsan, atsedenaldira 16-9ko emaitzarekin iritsiz. Baina bigarren zatiaren hasieran gure mutilak gaizki atera ziren eta Errekak joko hobearekin, partida berdintzea lortu zuen (20-20) erdialdera iritsi aurretik. Une horretan, erasoan zein defentsan hobera egin zuten eta denboraldiko lehen garaipena lortu zuten.

Uharte aurrera!!!

Nesken Senior taldearen 3. jardunaldia iritsi berri den Loyolaren aurka. Gureek partidua tronban hasi zuten, kontraeraso batzuekin eta 5 goleko aldea hartuz. Hortik aurrera, lehen zatia berdindu egin zen, baina beti ere markagailuan aurretik . Bigarren zatia lehenengoaren antzekoa izan zen eta partida 32-29 bukatu zen.

Lehen garaipena, baina onena jokalarien intentsitatea eta jarrera azpimarratzea, guztiok gozatu baikenuen.

Similar Posts