Adrian Garcia, Uharte Eskubaloi Taldera iritsi berri den eta ligan estreinatzen den emakumezkoen talde seniorraren entrenatzaile berria da. Adrianek bere ibilbidea Anaitasunan hasi zuen, bertan jokatu zuen 12 urte zituenetik 20 bete arte. Bere talentuak eta dedikazioak eraman zuten Lehen Mailako taldearekin entrenatzera, esperientzia baliotsua hartuz. Ondoren, Lagunak klubean sartu zen, eta bertan egon da 9 urtez, lehenik jokalari gisa eta gero zelaian duen rola entrenatzailearekin konbinatuz. Bere dedikazioak eta lidergoak koordinatzaile izatera eraman zuten eta klubeko lehendakaria izan da azken hiru urteetan.
1-. Adrian, lehenik eta behin ongietorria eman nahi dizugu Uharte Eskubaloi Taldera. Kluba harro dago hazten jarraitzeaz eta talentua eta anbizioa batzeaz, kasu honetan emakumezkoen talde seniorra sortuz. Honek, klubari kategoria bat gehitzeaz gain, gure neska gazteengan erreferente bat eta aukera berri bat eskaintzen du. Zer da gure klubean sartzera gehien animatu zaituena?
Jokalari nintzen garaitik klub hau liga jokatzen zuen horietakoa zen eta bere jokatzeko modua ere interesgarria iruditzen zitzaidan. Laguna-en ziklo bukaera, aldaketa baten beharra eta koordinatzaileen ilusioa proiektu hau aurkeztu zidatenean izan ziren planteatzen hasteko gakoak. Hasieratik klubetik denak erraztasunak izan dira talde hau errealitate izan dadin eta aldagelaren jarrera eta gogoak ere erabakigarriak izan dira.
2-. Bizitza osoa eskubaloian eman duzu. Zer suposatzen du kirol honek zuretzat?
Kirol hau eta, oro har, kirola, oinarrizko balioak transmititzeko bide bat da, hala nola, konpromezua, erronkak gainditzeko eta konpontzeko espiritua eta adiskidetasuna. Eskubaloiak gozatu ditudan esperientzia paregabeak bizitzeko aukera eman dit eta atseginak izan ez direnak, ikasteko aukera eman didate.
3-. Uhartera iritsi zara kirol erronka ugari bizi izan eta gero, batez ere Lagunak Taldean, bai Zilarrezko taldean ofizial gisa baita beheko kategorietako entrenatzaile gisa zeinetan kadete taldea kopa finalerdi bat jokatzera eraman zenuen, baita Los Corrales de Buelna-ko torneo nazionalean zilarrezko domina lortzera ere. Klubean ezagutarazteko, zeintzuk dira zure nortasun ezaugarriak entrenatzaile bezala?
Entrenatzaile moduan, aldagela guztia taldeko jokoaren parte sentitzea bilatzen dut. Jokalari bakoitzak bere rola du eta denak dira garrantzitsuak. Talde batek, kalitate handia izanda ere, ez ditu emaitza onak lortuko aldagela batua ez badu. Kirol mailan soilik eskubaloi dinamiko baten bila nabil, transizio azkarrekin eta baloiaren abiadura handia eta zelaiaren zabatasunarekin
4-. Urteetako ahaleginaren eta plangintzaren ondoren, Kluba 2001ean jaio zenetik lehendabiziko aldiz emakumezkoen kategoria absolutoan estreinatuko da. Pausu erabakigarri honen ondoren, zeintzuk dira taldearentzako helburuak orain eta etorkizunean?
Urte honetarako helburua, aldagelari proposatzen diodan joko sistemarekin eroso sentiaraziko digun oinarri bat sortzea izago da. Oinarri horretatik aurrera sailkapenean kirol helburuak gehitzen joango gara. Momentu honetan ez dugu posizio helbururik ez ligan ezta kopan ere, gure buruarengan zentratu behar dugu ez baitugu beste urteetako erreferentziarik. Ligako lehen partiduetan ikusiko dugu zer lor dezakegun
Etorkizunari begira taldea perfekzionatzen joatea eta gure sistema ditugun jokalariei eta oinarrian ditugun aportazioei egokitzea izango da. Modu honetan jokoa eta taldea aberasten joango da eta kirol helburu handiagoak bilatzuko ditugu.
5-. Taldea, koparen aurretik hainbat lagunartekoekin hasi da. Nola ari zara ikusten taldea?
Zeintzuk dira lehen sentsazioak?
Taldea lanean ongi ari da, jarrera erakutsiz eta motibatua. Martxan jarri berri gara eta oraindik oporretan zeuden jokalariak berreskuratzen. Oraindik asko hobetu dezakegu baina gustatzen zaizkigun egoerak eta jokalariak erraztasunez barneratzen ari diren egoerak ikusten ari gara. Denak berriak gara eta normala den moduan poliki- poliki elkar ulertzen joan behar dugu.
6-. Badakigu gure kirolean denboraldian zehar erritmo lehiakorra mantentzeko txandakatzeak funtsezkoak direla eta 16 jokalarirekin hasi gara. Taldea indartzeko beste jokalari batzuk gehitzea aurreikusten da?
Taldea eratua dago baina egia da toki espezifikoren batean errefortzuren bat aurkitu dezakegula. Talde serioa dugu eta harrobiko jokalari batzuk ditugu ere igotzeko eta taldeari laguntzek. Errefortzuak gure harrobian bilatuko ditugu lehenik, berarengan sinisten dugu eta horrela izan behar da.
7-. Bukatzeko, harrobia futsezkoa da eta Uharte eskubaloi Taldearen oinarri. Zer esango zenieke orain hasiko diren eta klubaren gorenera iristeko amesten duten haurrei?
Esango nieke jarrera eta konpromezua ezinbestekoa direla, zerbaitekin amesten badute, jarrai dezatela. Gozatuko dituzten momentuak izango dituztela eta ikasteko balioko zaizkien momentuak, kostata bada ere. Jarrera eta konpromezuarekin asko dute egina eta gainerakoa iritsiko da. Autokritikoak izan daitezela baina bere burua maitatu dezatela eta arnasa har dezatela haiek nahi duten erritmoan aurreratzea lortzen ez dutenean. Akatsak harrakastarako beharrezkoak dira eta ez diogu akats egiteari beldurrik izan behar.