2025eko AZAROAREN 01 kronika

Lehen Mailakoek garaipen handia lortu dute etxean Loiolaren aurka. Oso partida parekatua izan da, eta gaur gure mutilak hobeto aritu dira defentsan baita une garrantzitsuetan ere, behar zuten garaipena etxean geratu delarik!! 2 puntu oso garrantzitsu, hurrengo partidetan dinamika honetan jarraitzeko lagungarri izango direlakoan gaude!!

Ezin dugu ahaztu gaur zaleek emandako babesa, etxean jokatuko diren hurrengo partidetan gaur bezala gozatzea espero dugu! Mila esker!!

Similar Posts