2026ko MARTXOAK 21, kronika

2 porrot jaso ditu mutilen lehen nazionalak, ligako lehen bi sailkatuen aurka jokatu dugun astean. Bi taldeek erakutsi zuten zergatik dauden sailkapenean gorenean, gure mutilak baino gehiago izanik.

Asteazkenean, Romo tronban irten zen eta gureak ez ziren ondo hasi, markagailua hasieratik desorekatu zen eta nahiz eta bigarren zatian hobeto saiatu eta jokatu zen, aurkariak markagailuko aldeari eutsi ahal izan zion. Amaiera: 35-23

Larunbatean, Zarautzek gehiago sufritu behar izan zuen, gureak beste intentsitate batekin atera baitziren etxean. Lehen erdia gol 1 behera amaitu zen eta lehen aldi honetan taldeak behin baino gehiagotan lortu zuen aurretik jartzea. Baina bigarren zatiaren hasieran Zarautz puntu bat gehiagorekin atera zen eta berehala 4 goleko errenta lortu zuen. Errenta horri azken unera arte eutsi zion, eta azken minutuetan 9 golera handitu zuen errenta, gureen akatsengatik. Pena, partida ona jokatu zelako eta emaitza merezitakoa baino handiagoa izan zelako. Amaiera: 35-44

Partida honetan beti egon ginen aurretik markagailuan. Partida osoan zehar taldeak intentsitate handia erakutsi zuen defentsan. Intentsitate horrek kontraerasora irtetea ahalbidetu zigun eta horrek, jaurtiketa aukera on batekin batera, aurkaria beti atzetik joatea ekarri zuen markagailuan. Bigarren zatian aldaketa batzuk egin genituen erasoan eta 6 golera arte luzatu ahal izan genuen aldea. Hala ere, defentsetan desorekak izan ziren eta zenbakizko desberdintasuneko egoerak gaizki kudeatu ziren. Ondorioz, aurkaria bi goleko aldea lortu zuen markagailuan. Markagailuko gertutasun horrek erreakzionatu arazi gintuen, aldea 4 golera handitu arte.

Similar Posts