Gure taldearentzat partida garrantzitsua, partida irabazteak sailkapenaren behealdetik irtetea suposatzen zuen, hurrengo neurketei lasaiago aurre egin ahal izateko.

Hasieratik taldea indartsu atera zen defentsan eta horri esker taldea 4 goleko aldea lortzen hasi zen lehen zatian. Egia da erasoan ez zela oso eroso egon eta atezainei begira huts batzuk eta baloi galera batzuk izan zituen, baina defentsari eta ateari esker lehen zatiaren amaierara iritsi zen aldeko 3 golekin. Bigarren zatian hobeto atera zen erasoan eta defentsa mantenduz 6-7 goleko errenta lortu genuen. Horri esker lasaiago jokatu genuen eta aulkia txandakatu genuen. Azpimarratzekoa da Pablo Valenciak atean egin duen lana, denboraldi honetan Lehen Mailarekin jokatu duen lehen partida izan baita. Aurkariak partida amaieran errenta murriztu zuen arren, taldeak partida ona jokatu zuen eta hau da jarraitu beharreko lerroa. Hurrengo partida, Beti Onaken aurkako derbia, puntuak etxera ekartzea espero dugu.

16-5, partida honetan, markagailuak ez dio zuzentasunik ematen hedatu zen jokoari. Partida eraginkortasun eskasak baldintzatu zuen, aurkariaren atearen lana azpimarratuz. Bigarren zatian hobeto irten zen, beste joko mota bat bilatu zen, jarrera guztiz positiboatekin (beti bezala), bigarren zati honen emaitza 14-12 izanik. Taldeak bere nortasun borrokalaria erakutsi du berriro, ezbeharren aurrean aurpegia galdu gabe, baina ateari begira asmatzeak neurketa baldintzatu du.

Aurkari zaila izan zuten aurrean gure gazteek, mailako talderik onena, teorian besteen oso gainetik dagoena. Gure taldea animo gutxirekin eta intentsitate faltarekin atera zen, hasierako 9-1eko partziala jasoz. Bigarren zatian taldeak beste aurpegi bat eskaini zuen, partida apur bat parekatuago egon zen, baina horrek ez du esan nahi errenta handitzen joan ez zenik, batez ere paseetan baloia galtzeagatik. Orain, hurrengo norgehiagokak lehiatuagoak izango direlakoan, aurrera begiratu behar da eta momentura arte egin dugun jokora itzuli.

LUharteko Ugarrandia pabiloian jokatutako partida.

Neurketaren hasiera oso parekatua izan zen. Gure taldeak hasieratik planteatutako aldaerara egokitu behar izan zuen, aurkariak hasieratik bi pibotekin jokatu baitzuen.

Lehen zatiko 15. minutura 10-10 eta 21.era 14-14 berdinduta iritsi zen. Txandakatzeek eragina izan zuten eta horiei esker Uharte markagailuan gora joan zen eta lehen zati honen amaierara 20-16 markagailuarekin iritsi zen.

Bigarren zatiaren hasieran Uhartek defentsan hobetu zuen eta baloi lapurreta gehiago eragin zituen. Taldeak agudoago ibilita, erasoan eraginkortasun handiagoa erakutsi zuen, tanteatzailean aireratuz (31-21 10. minutuan).

Alde horri eutsi zitzaion eta partida amaierara arte handitu zen, 46-32ko emaitzarekin amaituz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu jokalari kadete guztiei, lehen egunetik ari baitira beren gogoa, jokoa eta denbora ematen.

Lanean jarraitzera!! Animo mutilak!!!

Uharte aurrera!!!!

Similar Posts