2025eko URRIAREN 4 kronika

Gure mutilen partida handia, batez ere erasoan. Taldea aurretik joan zen ia partidaren hasieratik amaierara arte, eta amaiera konplikatu bazen ere, Adrianen geldiketa bikain bati esker, puntuak etxean gelditu ziren bihotzekoa emateko moduko partida batean. Lehen garaipenaz gozatu ahal izan genuen, 35-34!!

Lehen partida etxean Txantrearen aurka, talde borrokalaria eta ideiak argi dituena. Hasieratik izan ginen azpitik markagailuan eta horrek partida osoa baldintzatu zigun. Aurkariek puntu bateko aldearekin lortu zuten garaipena azken unera arte berdindua egon zen partida batean. 3 minuturen faltan berdintzea lortu genuen, baina ez genuen emaitza irauli eta 25-27koa izan zen azken emaitza.

Similar Posts